Urretxuko Udalak autobusa antolatu du bertara joateko

Gorka Hermosak Iparragirreren jaiotzaren 200. urteurrenean idatzitako Urretxutik mundura obra sinfoniko korala Santanderren taularatuko dute apirilaren 27an. Kontzertua Palacio de los Festivales de Cantabria aretoan izango da, 19:30ean. Urretxuko Udalak autobusa antolatu du bertara joateko.
Kontzertuan Gorka Hermosak (akordeoia), Juanlu Escuderok (aktorea), Marina Pardok (mezzosopranoa) eta Orquesta Sinfonica y Coro de la AFC (Asociación Filarmonica de Cantabria) parte hartuko dute, Cesar Vinagreroren zuzendaritzapean.Apirilaren 10etik 17ra eman behar da izena, biak barne, Aizpurunea kultur etxean: astelehenetik ostiralera, 10:30etik 14:30era eta 16:30etik 20:30era (apirilaren 13an 10:00etik 13:00etara bakarrik).
Kontzertuko sarrerak erosteko, sakatu hemen. Egunean bertan aretoko leihatilan erosi ahal izango dira.