Goñi txapelketako garaileak Murua-Bernaola bikotea eta Apezetxea dira
Atzo, pilota txapelketa herrikoiko finalak eta Xabier Goñiren omenezko txapelketako finalak jokatu ziren Zumarragako Beloki pilotalekuan. Frontoia bete egin zen. Txapelketa herrikoiko finala Ibarluzeak eta Izagirrek irabazi zuten. Agirre eta Tapiadorren aurka jokatu zuten. Goñi txapelketako lau t’erdiko finala Apezetxeak irabazi zuen. 22 eta 21 irabazi zion Sanchezi. Bukatzeko, binakako txapelketako finala Muruak eta Bernaolak irabazi zuten. 22 eta 20 irabazi zieten Igoa eta Garmendiari. Finalen aurretik Jon Zufiaurre eta Alex Fernandez omendu zituzten, pilota txapelketa herrikoiko hamar edizioetan parte hartu dutelako.