
Maiatzaren 4an bertso eguna ospatuko dute gaztetxean. 12:00etan triki-poteoa egingo dute, 15:00etan bertso bazkaria (nahi duenak, beganoa) eta onodoren Zatekeen taldearekin erromeria. Bertso bazkarian Maialen Akizuk, Xabat Illarregik eta Eneko Beretxinagak parte hartuko dute. Bazkarirako tiketak Osaba, Apatxe, Buhame, Avenida eta Aitube Berri tabernetan jarri dituzte salgai. Langabetuek 10 euro ordaindu behar dute eta langileek 15.