
Urretxuko bost bertsolarik parte hartuko dute Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan: Antton eta Uxue Fernandez anai-arrebek, Maialen Akizuk eta Amaia eta Mikel Iturriotz anai-arrebek. Gai jartzaileen artean Irati Sanchez de Arevalo zumarragarra arituko da. Lehiaketak bi zati izango ditu. Lehenbizikoan, apirilaren 25etik maiatzaren 17ra arte, izena emandako 74 bertsolariek parte hartuko dute. Hamabi herritan izango dira saioak, tartean Goierriko lautan. Saioak ostegun edo ostiral iluntzeetan izango dira, 19:00etan hasita, kultur etxe edo zinema aretoetan. Bigarren fasera 48 bertsolarik egingo dute aurrera. Beste zortzi saio izango ditu aldi horrek, maiatzaren 25etik ekainaren 2ra. Larunbat edo igande arratsaldeetan jokatuko dira saio horiek. Multzo horretatik lehen 34ek joko dute udazkeneko Gipuzkoako Txapelketara. Amaia Iturriotzek udazkeneko fasean abestuko du zuzenean, aurreko txapelketan finalerdietara iritsi zelako. Saio guztietarako sarrerak atzo jarri ziren salgai, bertsosarrerak.eus atarian.

Maialen Akizu

Antton Fernandez

Mikel Iturriotz

Uxue Fernandez