Partidak Urretxuko Ederrena pilotalekuan jokatuko dira
Goierri pilota eskolako Aratz Garmendiak Eskuzko Berezkoen Gipuzkoako Txapelketan parte hartuko du, haur mailan. Maila horretako partida guztiak Urretxuko Ederrena pilotalekuan jokatuko dira. Bi multzo egongo dira. Garmendiak A multzoan jokatuko du, Iker Ansola (Ilunpe), Oier Arsuaga (Hernani), Jurgi Landa (Lapke) eta Lier Zugastirekin (Hernani). Denek denen aurka jokatuko dute. B multzoan sei pilotari arituko dira.
Partidak larunbat arratsaldetan jokatuko dira. Lehen jardunaldia larunbat honetan izango da. Ligaxka maiatzaren 11ra arte luzatuko da. Multzo bakoitzeko bi onenak bigarren fasera sailkatuko dira. Finalerdiak maiatzaren 18an jokatuko dira eta finalak ekainaren 8an.