Zumarragako Tokiko Komunitate Energetikoko bazkideek auto elektriko bat erabiltzeko aukera izango dute
Zumarragako Tokiko Energia Komunitateko (TEK) bazkideek auto elektriko bat erabiltzeko aukera izango dute aurki. Autoa, Renault Zoe bat, Zelai Ariztiko lurrazpiko aparkalekuan dago. TEKak berak sortutako energiarekin kargatzen da. TEKeko bazkideek mugikorreko aplikazio baten bidez erabili ahal izango dute.
Autoa Jose Ignacio Asensio Ingurumen diputatutak eta Mikel Serrano alkateak aurkeztu dute, gaur goizean. Ekitaldi berean energia bilketa sistema ere aurkeztu dute. Horri esker, TEKak sortzen duen energiaren aprobetxamendua %70etik %90ra pasako dela esan dute. “Horri esker, TEKeko bazkideek %30 gutxiago ordainduko dute argindarragatik. Urtean 500 euro aurreztetik urtean 650 aurreztera pasako dira. TEKeko merkatariek, berriz, 3.000 euro aurreztuko dute”, esan dute. Aldundiak 97.000 euro eman dizkio udalari bi egitasmo hauek aurrera ateratzeko.
Zumarragako TEKak 248 bazkide ditu egun. Herriko hiru eraikinetan instalatutako eguzki plakek sortutako energia kontsumitzen dute. “Horri esker, 1.035 CO2 tona gutxiago emititzen dute”, esan dute.