Euskadiko Mobyletteen Lagunak elkartearen hurrengo topaketa Zumarragan izango da
Euskadiko Mobyletteen Lagunak elkarteak Zumarragan egingo du hurrengo topaketa. Hilaren 28an izango da eta ziklomotor klasikoak dituzten guztiek parte hartu ahal izango dituzte. 09:00etan irteera egingo dute. 62 kilometro inguru egingo dituzte inguruko errepideetatik. 11:00etan Urzubi tabernan geldialdia egingo dute. 12:00etan 58 kilometroko irteera egingo dute. 14:00ak aldera Urzubi tabernan bazkalduko dute. Parte hartu nahi dutenek elkartearen Facebook-era mezua bidali behar dute.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide