Zumarragako Udalak Agiñako pilotalekuko estalkiko metakrilatozko panelak konpondu ditu. Iazko urte amaieran hondatu egin ziren, eguraldi txarra zela eta. Hori dela eta, euria sartzen zen eta hainbat ekitaldi bertan behera utzi behar izan zituzten. Obra Tejas Garmendia enpresak egin du eta aurrekontua 10.400 eurokoa izan da.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide