
Atzo Liburuaren Nazioarteko Eguna izan zen. Belaunaldi ezberdinen arteko lotura eta irakurzaletasuna sustatzeko helburuarekin, Gure-Txoko eta El Salvador jubilatuen elkarteek, Zumarragako Udalarekin elkarlanean, belaunaldien arteko topaketa antolatu dute. Topaketa honetan, Urretxu-Zumarraga Ikastola eta La Salle-Legazpi ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako 3. mailako neska-mutilek parte hartu dute. Bertan, literatura taldeak ipuinak irakurri ditu eta Irri Makila taldeak ipuin bat antzeztu du.