Luis Albisua, Juan Mari Gabilondo, Manuel Iraola, Santi Usabiaga eta Jose Antonio Udaberi urrezko intsignia eman die, 40 urte daramatzatelako federatuta
2024an, mende bat beteko du Euskal Mendizale Federazioak. 1924ko maiatzaren 18an jaio zen, Elgetan, Federación Vasconavarra de Alpinismo izenarekin. Urteurren hori ospatzeko ekitaldi programa zabalaren barruan, EMFk ez ditu ahaztu nahi izan bere ibilbidearen zati handi batean leial izan zaizkion pertsona guztiak. Hala, urrezko intsignia eman die federatuta 40 urte daramatenei. Gaur egun federatuta dauden 40.425 pertsonatatik 500 pertsonak soilik dute konpromiso hori. Urrezko intsiginiak atzo banatu ziren Tolosako Leidor aretoan eta omenduen artean Ostadar mendi taldeko bost kide izan ziren: Luis Albisua, Juan Mari Gabilondo, Manuel Iraola, Santi Usabiaga eta Jose Antonio Udabe.
Horra hor Gema Lasak grabatutako bideoa.