Naroa Guede, Leire Ferrero eta Naia Zubillagak irabazi dute Piztu Gazte Mahaiaren sukaldaritza lehiaketa
![](https://www.otamotz.eus/site/files/2024/04/img_3429.jpg)
Urretxuko Piztu Gazte Mahaiak sukaldaritza lehiaketa egin du gaur. DBH 3 eta 4ko gazteek parte hartu dute. Bigarren edizio honetan, parte hartzaileek pancake-ak kozinatu dituzte. Lehen saria Naroa Guede Inza, Leire Ferrero Muñoz eta Naia Zubillaga Arrutik irabazi dute; bigarrena Uxue Perez Aierdi, Maren Elgarresta Etxaniz eta Iara Etxaniz Rehechok; eta hirugarrena Iker Madina Lizarralde, Martin Lizarralde Mendizabal, Manex Balentziaga Balerdi eta Unai Maillo Makaiak.
![](https://www.otamotz.eus/site/files/2024/04/img_3427.jpg)
Bigarren saria irabazi duten neskak.
![](https://www.otamotz.eus/site/files/2024/04/img_3422.jpg)
Hirugarren saria irabazi duten mutilak.