Gabirian egin zuten saioa atzo iluntzean. Maider Arregi oñatiarrak irabazi zuen.
![](https://www.otamotz.eus/site/files/2024/04/uxue_fernandez-1-900x507.jpg)
Uxue Fernandez Lasa urretxuarra hirugarren sailkatu zen atzo Gabirian jokatu zen Gipuzkoa Bertsotan sailkapen faseko bigarren kanporaketan, kanporaketan. Maider Arregi Markuleta oñatiarrak irabazi zuen saioa.
Hauxe izan zen sailkapena:
Maider Arregi Markuleta ———- 360,5
Aitor Tatiegi Loidi ——————- 321,5
Uxue Fernandez Lasa ———— 313,5
Aitor Zubikarai Salegi ————– 313
Andoni Mujika Izagirre ———— 307
Urko Egaña Calderon ————- 298
Gabiriakoa baino lehenago, Eskoriatzan jokatu zen lehen kanporaketa, eta bertan, seigarren egin zuen Antton Fernandez Lasak.