Motozikletazale ugari elkartu dira Zumarragan Mobyletteen topaketan.
Motozikletazaleen elkargune izan da gaurkoan Zumarraga. Mobyletteen lagunak elkarteak antolatu du topaketa, batez ere, bertako herritarra den Gonzalo Gonzalezek. Goizean, 9:00etan abiatu dira lehen buelta egiteko, ondoren, atseden hartu eta beste itzuli bat egin dute inguruko errepideetan, guztira, 120km-ko ibilbidea osatuz. Goiz ederra pasa ondoren motor gainean, elkarrekin bazkaldu dute Urzubi tabernan.