Aner Irizar kadete mailako txirrindulari zumarragarrak Segurako lasterketa irabazi zuen atzo. Hamaika lagun elkarrekin heldu ziren eta Zatika taldeko txirrindularia nagusitu zen esprintean. Bigarren postuan Inoxcra Beasain taldeko Unai Aranburu sailkatu zen eta hirugarrenean Zuk eta Biok taldeko Joanes Olaizola.