
Naier Ezkerra Irastortza futbolari zumarragarrak kadete mailako Espainiako txapelketako azken fasea jokatu du asteburuan Euskadiko selekzioarekin. Ostiralean finalerako sailkatzea lortu zuten eta atzo finala jokatu zuten, Kataluniaren aurka. 0 eta 1 galdu zuten. Ezkerra Realeko jokalaria da, baina Beasainen gazte mailako taldean jokatzen ari da.