Zumarragako Udalak gurasoentzat hitzaldi bat antolatu du. Harreman osasuntsuak lagun artean da bere izenburua. Maiatzaren 16an izango da, 17:30etik 19:30era, Zelai Arizti kultur etxean.
Hitzaldiaren helburuak hiru dira: seme-alaben lagun arteko gaiaren inguruan laguntzeko intentziotik jartzen dena lagungarria edo oztopogarria den jabetzea, noiz eta nola esku hartu argitzea eta seme-alaben gatazketan bidelagun izateko baliabideak eskuratzea.
Hitzaldi hau aldundiaren Treba Gurasoak programaren barne antolatu da. Programa hau gurasoen esku jarri den doako prestakuntza ekimena da.
Izena emateko epea maiatzaren 14a arte egongo da zabalik. Interesatuek Zumarragako Udalaren webgunean (www.zumarraga.eus) eta sare sozialetan eskuragarri dagoen formularioa bete beharko dute, edo gazteria@zumarraga.eus helbidera e-mail bat bidali, datu pertsonalekin (izen-abizenak eta telefonoa).