Zumarragako Udala Legazpi kalea oinezkoentzako erosoagoa egiteko lanak egiten ari da. Obra horren baitan, hilaren 6tik 10era Legazpi kaleko errepidea itxita egongo da. Egun horietan Legazpi kalea, Jai Alai kalea eta Euskadi plaza lotzen dituen bidegurutzeko lanak egingo dira. Zelai Arizti aparkalekutik ateratzen diren autoak Jai Alai kaletik atera beharko dira. Udalak gidariei eta oinezkoei kontuz handiagoz ibiltzeko eta oharrak jarraitzeko eskatu die.