Agifes elkarteak Zinema eta Buru Osasuna zineforum saioa eskainiko du maiatzaren 15ean, 18:00etan, Zumarragako Zelai Arizti aretoan. Inocencia interrumpida pelikula emango dute. Susanna Kaysen idazle estatubatuarraren memorietan oinarritutako drama da, mugako nortasunaren nahasmendua diagnostikatu ondoren bizitako esperientzien ingurukoa. Pelikulak 1960ko hamarkadan ospitale psikiatriko bateko paziente gisa izandako bizipenak kontatzen ditu. Angelina Joliek emakumezko aktore onenaren Oscar saria irabazi zuen 2000. urtean film honi esker.
Sarrera doan izango da. Ikusleek solasaldiaz gozatu ahal izango dute emanaldiaren ondoren, filmaren mezuan sakontzeko.
Agifesen zikloak formatu ibiltaria hartu zuen iaz, jende gehiagorengana iritsi ahal izateko. Iazko saioak Tolosan, Beasainen, Donostian, Azpeitian eta Elgoibarren izan ziren. Aurten, orain arte, Andoainen eta Arrasaten egin dira.
Egitasmoaren helburua buru osasuneko arazoen ezagutza zabaltzea da. Baita buru nahasmendua duten pertsonen gizarteratzea sustatzea ere.