ZUbertsotan bertso eskolak hasitako bertso katearekin jarraituz, hona Nerea Gabirondok jarritako '(Des) konexio' bertso sorta.
- Egilea: Nerea Gabirondo
- Gaia: (Des) konexio
- Doinua: Esne saltzailearena
Urretxu Zumarrako
gure arnasgune
gure arnasgune
Haieta igotzeko
hainbat bihurgune
Ziur naiz askorentzat
dela argigune
egunerokoaren
guztiz sendagune
Bizi-azkar honetan
maiz geldigune.Cocinas Gabilondo
atzean utzita,
atzean utzita,
Lilibasoko aldapa
jertsea erantzita.
Etxaburura iritsi
ta atajotik tita
Santatik tontorrera
kopeta bustita
Ze polita Urretxu
goitik ikusita.Elizkalen hasita
Gurrutxagan gora,
Gurrutxagan gora
Antiotik jarraituz
Beloki albora.
Udako borda pasaz
murgildu basora
goiko bi putzuk arte
erritmo geldora.
Tontorra zapaltzean
bistak edonora.Bizikletan, korrikan,
oinez, eskiatzen
oinez, eskiatzen
Irimo ta Izazpira
garela igotzen
Ez gara konturatzen
Ez deu baloratzen
baina luxu bat dela
jar zaizte pentsatzen
Ezagutu ezean
Saiatu probatzen.