Urretxuko Udala haurrentzako parkea egiten ari da Gurutze auzoan. Eguraldiak uzten badu, datorren astean irekiko dute. Aurrekontua 70.000 eurokoa da. Aipatzekoa da dibertsitate funtzionala duten haurrentzako jolasak dituela eta zoruan belar artifiziala duela. Iturria ere badu.