Urola Garaiko Berdintasun arloak Goierri garaiko emakumeen topaketaren bigarren edizioa antolatu du maiatzaren 22rako. Goierri garaiko emakumeen behar, nahi eta aukerei buruz arituko dira.
Berdintasun arloak Goierri garaiko lau herrietan bizi diren emakumeei gonbita luzatu die. Helburua elkartzea izango da, eskualdeko jabetze eskolaren, emakumeen etxearen eta dituzten kezka zein beharren inguruan guztiek batera hausnartzeko. “Berdintasuna lortzeko bidean aurrera egin eta eskubideak elkarrekin aldarrikatu nahi dituzten emakume guztiak gonbidatzen ditugu bertan parte hartzera”.
Goierri garaiko emakumeen topaketa maiatzaren 22an izango da, 17:30etik 19:30era, emakumeen etxean (Urretxuko Pagoeta auzoan).
Izena ematea eskertuko dute. Horretarako, 943 25 23 89 telefono zenbakira deitu behar da, berdintasuna@uggasa.eus helbide elektronikora idatzi edo 649 748 343 zenbakira whatsapp mezua bidali.