
Ekainaren 1ean Urretxuko Aniztasun Jaiaren 10. edizioa ospatuko dute. Gernikako Arbola plazan egingo dute, 10:00etatik 16:00etara.
Festa honen helburua Urretxuko aniztasuna eta Aniztasun eta Bizikidetza Mahaiak egiten duen lana ezagutzera ematea da. Bertan hainbat elkarte eta norbanakok parte hartzen dute.
Udalaren ustez aniztasunak herria aberasten du eta ekainaren 1ean jatorri ezberdineko urretxuarrek elkar ezagutzeko eta aurreiritziak gainditzeko aukera izango dute. Herrialde ezberdinetako jakiak dastatzeko eta tailerretan parte hartzeko aukera izango da.