Bihotzekoa izan du Realeko gazte mailetako talde baten partida batera zihoala. Justu, Realeko harrobiko arduradunetako bat zen
![](https://www.otamotz.eus/site/files/2024/05/mitxel_badiola.jpg)
Mitxel Badiola urretxuarra hil da gaur arratsaldean, bihotzeko baten erruz. Realeko harrobiko talde baten partidara bidean zela ondoezik sentitu da eta ezin izan dio buelta eman. Realeko harrobiko arduradunetako bat zen. Horrez gain, Urola futbol taldean ibilitakoa zen eta La Salle ikastetxeko irakasle ere izan zen.
Otamotzen 116. alean elkarrizketa bat eskaini zuen eta Goiberrirekin ere hitz egin zuen.