Igandean Eire tabernako mus txapelketako 20. edizioaren finala jokatu zen. Alfredo Maraña eta Felix Sastrek irabazi zuten. Finalean Iker Zarandona eta Javi Molinuevori irabazi ziete. Hirugarren postuan Gorka Arratibel eta Gorka Holgado sailkatu ziren eta laugarrenean Ketxus Amenabar eta Txema Iriberri. 48 bikotek parte hartu dute.