Zumarragako anbulatorioa egunero eta eguneko 24 orduetan irekitzea eskatzen duen 24/7 plataformak manifestazioa egingo du larunbatean. 12:30ean abiatuko dira Areizaga-Kalebarren plazatik eta, bi herriotako kaleak zeharkatu ondoren, Eitzan bukatuko dute. Izan ere, Zumarragako Eitza auzoan San Isidro jaiak ospatzen ari dira egunotan.