Oier Gaston Garrido organista zumarragarrak kontzertua egingo du larunbat honetan, 20:00etan, Zarauzko Andre Maria Zeruratzearen parrokian. Bach, Handel, Hilaron Eslava, Victor Zubizarreta eta Leon Boellmann-en lanak joko ditu. Baita berak konposatutako bi ere. Bata, biharko kontzerturako egina.
Gastonek 17 urte bakarrik ditu. Jose Luis Franzesenarekin ikasten ari da. Lehen kontzertua iaz egin zuen, Errenterian. Ordutik, Zumarragan eta Donostian ere jo du.