Urolak Mitxel Badiola omen du gaur. Eguerdian emakumezkoen lehen taldeak jokatu duen partidan eta arratsaldean gizonezkoen lehen taldeak jokatu duen partidan. Bi partidetan jokalariak pankarta batekin atera dira eta minutu bateko isilunea egin dute. Minutu bateko isiluneak Maider eta Igone Amado jokalarien aitonaren oroimenez ere izan dira. Gainera, Jorge Anduezak Jon Plazaolak idatzitako bertso bat abestu du. Arratsaldeko partidako omenaldian Badiolaren taldekideak izan zirenek ere parte hartu dute.
Horra hor Anduezak abestutako bertsoa:
Mitxel, beti gurekin.
Bizitza ez da sarritan
zuk edo nik nahi duguna,
inork ez zuen espero
zure adio gutuna.
Eskuadra guztitik gola
patuak sartu diguna,
orain nola remontatu
daukagun pena astuna.
VARik balego sikira
hau rebisatuko zuna,
erratu zirela eta
hemen egon behar duzula.
Ez kezkatu frexko dugu
irakatsi zeniguna,
gurekin zaude ta Mitxel
figura eta laguna.