Urolaren eta Oiartzunen emakumezkoen lehen taldeek gaur eguerdian jokatu duten partidan Mitxel Badiola gogoratu dute. Pankarta batekin atera dira eta minutu bateko isilunea egin dute. Minutu bateko isilunea Maider eta Igone Amado jokalarien aitonaren oroimenez ere izan da. Gainera, Jorge Anduezak Jon Plazaolak idatzitako bertso bat abestu du. Arratsaldean gizonezkoen lehen taldeak jokatuko du eta hor ere Badiola gogoratuko dute.
Horra hor Anduezak abestutako bertsoa:
Mitxel, beti gurekin.
Bizitza ez da sarritan
zuk edo nik nahi duguna,
inork ez zuen espero
zure adio gutuna.
Eskuadra guztitik gola
patuak sartu diguna,
orain nola remontatu
daukagun pena astuna.
VARik balego sikira
hau rebisatuko zuna,
erratu zirela eta
hemen egon behar duzula.
Ez kezkatu frexko dugu
irakatsi zeniguna,
gurekin zaude ta Mitxel
figura eta laguna.