Atzo arratsaldean Realaren emakumezkoen taldeak Kopako finala jokatu zuen Zaragozan, Bartzelonaren aurka. Bi taldeen arteko aldea handia da oraindik eta txuri-urdinek jipoia jaso zuten, baina zaleen berotasunak porrotaren mina arintzen lagundu zien. 5.000 lagun baino gehiago joan ziren Zaragozara txuri-urdinak animatzera. Tartean, urretxuar eta zumarragar asko.