Zumarraga herriarteko pala txapelketako lehen kanporaketa jokatzen ari da, Zarauzko taldearen aurka. Joaneko partidak asteburuan jokatu zituen. 2 eta 1 irabazi zuen. Banaka, kantxa osoan, Mikel Rodriguezek 20 eta 15 galdu zuen. Binaka, kantxa osoan, Alberto Garcia de Albenizek eta Mikel Egiburuk 6 eta 20 irabazi zuten. Banaka, zazpiaren barruan, Josu Vianak 17 eta 20 irabazi zuen. Itzulerako partidak ostiralean jokatuko dira, 20:00etan, Zumarragako Beloki pilotalekuan. Binakako partidan lortutako aldeari esker, Zumarragak final laurdenetara sailkatzeko aukera handiak ditu. Final laurdenetan Donostiako taldea du zain.