Segurtasunari, etxeko istripuei eta sendagaiei buruz hitz egingo dute
Pertsona nagusien kontseiluak hiru hitzaldi antolatu ditu udaberri honetarako. Segurtasunari, etxeko istripuei eta sendagaiei buruz izango dira.
Lehen hitzaldia hilaren bihar (asteazkena) izango da. Hitzaldiaren izenburua Segurtasuna:babestu eta ez zaitzatela engainatu! da. Ertzaintzak emango du. Ertzaintzak ematen duen babesari, engainuen prebentzioari eta babes pertsonalari buruz hitz egingo dute.
Bigarren hitzaldia hilaren 29an izango da. Idoia Larrañaga eta Ana Bellosta erizainek etxekoan ohikoenak diren arriskuei eta istripuei buruz hitz egingo dute.
Hirugarren hitzaldia ekainaren 12an izango da. Ayllon farmaziako arduradunek sendagaien antolaketari eta maneiatzeari buruz hitz egiteko dute. Hiru hitzaldiak Zelai Arizti kultur etxean izango dira. 17:00etan hasiko dira eta ordu eta erdiko iraupena izango dute.
Hitzaldiez gain, belaunaldien arteko jokoak antolatu dituzte. Ekainaren 5ean egingo dituzte, Gure Txoko jubilatuen elkartean.
Ekitaldi hauek atzo goizean aurkeztu zituzten. Ekitaldian Arantxa Gonzalez zinegotziak eta adinekoen kontseiluko Marian Caballero, Lourdes Rodriguez eta Serafin Molinak parte hartu zuten. Kontseiluaren helburua adinekoen parte hartzea sustatzea eta beraien bizi baldintzak hobetzea dela gogoratu zuten eta herriko adinekoak parte hartzera gonbidatu zituzten.