Urretxu-Zumarragako gaztetxeak udalak kontzertuak antolatzeko baimenik ez diola ematen salatu du. Horra hor gaztetxeak kaleratutako oharra: “Maiatzaren 25eko kontzertuak bertan behera uztera behartuak izan gara. Urretxuko Udala, urte bat kontzertuak antolatzen eman ondoren, isunak jartzen hasi da. Bi isun jaso ditugu oraingoz eta hirugarrena izango dugula jakinarazi digute. Baimenik gabe antolatu ditugula esan digute. Baimenak eskatzen saiatu garen arren, ezezkoa jaso dugu. Gainera, ertzainek gaztetxean ekintza hauek aurrera eramaten ez uzteko abisua jaso dutela jakin dugu. Horren ondorioz, larunbat honetako kontzertuak bertan behera uztea erabaki dugu”.