Denboraldi bikaina osatu eta gero, Urolako gazte mailako taldeak Gorengo Mailara igotzeko aukera du. Klubaren historian aurrekaririk ez duen gertakaria da. Horretarako, kanporaketa jokatu behar du Ostadarren aurka. Joaneko norgehiagoka larunbat honetan izango da, 12:00etan, Argixaon. Itzulerakoa, berriz, datorren asteburuan Lasarte-Orian. Zaleen babesa garrantzitsua izango da Jose Angel Telleriak eta Eneko Martinezek zuzentzen dituzten jokalarientzat.