Lehen entsegua gaur arratsaldean izango da
![](https://www.otamotz.eus/site/files/2024/05/captura-de-pantalla-2024-05-23-a-las-11-02-48.png)
Irrintzi dantza taldeak gaur hasiko ditu Zumarragako Santa Isabel jaietako larrain dantza prestatzeko entseguak. Lizeoko gimnasioan izango dira: ostegunero, 18:30etik 19:30era, ekainaren 27ra arte. Izena emateko irrintzidantzataldea@gmail.com helbide elektronikora mezu bat bidali behar da.