
Ainhoa Sanz korrikalari urretxuarrak hirugarren egin zuen atzo Zegama-Aizkorriko kilometro bertikalean. Naiara Irigoien nafarrak irabazi zuen, bigarren urtez jarraian. 44.03 behar izan zuen Irauleko tontorrera igotzeko; Laia Montoya kataluniarrak 39 segundo gehiago behar izan zituen eta Sanzek 46 minutu borobiletan gelditu zuen kronometroa. Iaz podiumak segundo gutxigatik egin zion ihes baina aurten lortu du hiru onenen artean sartzea.