
Donostia Kulturak antzerki egitarau berezia antolatzen du udarako eta aurten programatu dituen antzezlanen artean, Joseba Apaolaza eta Jon Plazaola aktore urretxuarren bi daude. Plazaolak Oscarra Oscarrentzat lana antzeztuko du abuztuaren 15etik 18ra Antzoki Zaharrean eta Apaolazak Artea irailaren 12tik 15era toki berean.
Oscarra Oscarrentzat komedian Plazaola, Ane Gabarain, Mikel Laskurain eta Oihane Maritorena aktoreek lan egiten dute. Sarrerak erosteko, sakatu hemen. Artea antzezlanean, berriz, Apaolazak, Ramon Agirrek eta Asier Hormazak lan egiten dute. Sarrerak erosteko, sakatu hemen.