Alex Diaz elite mailako txirrindulari urretxuarrak Nafarroako Itzulia irabazi du. Nafarroako Itzulia afizionatu mailako itzuli garrantzitsuenetako bat da. Diazen taldea nafarra da, gainera (Caja Rural). Urretxuko txirrindulariak bigarren etapa irabazi zuen eta ondoren lidergoari eutsi dio. Diazen helburu nagusiak maiatza hasierako Legazpiko Santikutz klasikoa eta Eibarko Balentziaga klasikoa ziren, baina egindako lan onari dagokion saria aste batzuk beranduago jaso du.
Argazkia: Jesus Caso.