Urolaren gizonezkoen lehen taldeak hil ala biziko partida jokatu zuen atzo Deban, Amaikak Bat taldearen aurka, Ohorezko Erregional Mailan jarraitzeko. Urolak berdinketa behar zuen gutxienez itxaropenak izateko eta 0 eta 4 irabazi zuen. Partida borobila jokatu zuten. Horri, eta gainontzeko zelaietako emaitzei esker, mailari eustea lortu zuten. Urretxu eta Zumarragako zaletu asko joan ziren partida ikustera. Klubak autobusa jarri zuen, gainera. Partidaren amaieran, jokalariek senitarteko eta lagunekin ospatu zuten lorpena.