Zumarragak herriarteko pala txapelketako lehen kanporaketa gainditu du, Zarauzko taldea kanporatuta. Final laurdenetan Donostiaren aurka jokatuko du.
Zumarragak 5 eta 1 irabazi dio Zarautzi. Joanekoan 2 eta 1 nagusitu zen eta ostiralean, Zumarragan, hiru partidak irabazi zituen. Banaka, kantxa osoan, Mikel Egiburuk 20 eta 9 irabazi zuen. Binaka, kantxa osoan, Jon Anduezak eta Mikel Rodriguezek 20 eta 9 irabazi zuten. Banaka, zazpiaren barruan, Josu Vianak 20 eta 6 irabazi zuen.