La Salle-Legazpi ikastetxeko Arco Iris antzerki taldeak Iker Elduaien kideak idatzitako Juicio de Valor lana antzeztu du azken bi ostiraletan, Zumarragako Zelai Arizti aretoan. Elduaienen lehen lana da eta misterioa eta umorea uztartzen ditu. Jauregi batean hilketa bat gertatu da eta ikertzaile bati deitu diote. Sherlock Holmes-en eta Agatha Christie-ren istorioen ukitua du, baina txisteek gaurkotasuna dute. Antzezlanak harrera bikaina izan du.