Larunbatean mahai joko lehiaketetako sariak banatu zituzten Zumarragako El Salvador gizarte zentroan. Briska txapelketa Antonio Alarcon eta Maria Pilar Duquek irabazi dute eta txapeldunordeak Margarita Garcia eta Rosario Nieto izan dira. Tute txapelketa Isabel Escudero eta Regina Garciak irabazi dute eta txapeldunordeak Luis Porras eta Santiago Ferrero izan dira. Mus txapelketari dagokionez, J.Antonio Gonzalez eta Antonio Astorga nagusitu dira. Txapeldunordeak Juan Carlos Poves eta Venancio Palmero izan dira. Kuatrola txapelketa Manuel Soarez eta Vitaliano Cuñadok irabazi dute. Kontsolazio sariak Roberto Calderon-Florencio Quintana eta Gaspar Mayordomo-Esteban Otermin bikoteek irabazi dituzte.