Ekainaren 30ean Made in Urola artisautza azoka egingo dute Zumarragako plazan. Azoka honetan Ezkio, Itsaso, Gabiria, Legazpi, Urretxu eta Zumarragako artisauek parte har dezakete. Norberak egindako lanak erakutsi eta saldu behar dituzte. Ez da birsalmenta onartuko, ezta lagun batek egindako lanak saltzea ere. Azokan parte hartu nahi dutenek ekainaren 10a baino lehen eman behar dute izena. Izena emateko edota informazio gehiago lortzeko madeinurola@gmail.com helbide elektronikora idatzi behar da.