
Urretxu-Zumarraga ikastolako ikasleek eskulan erakusketa irekiko dute bihar, asteazkena, Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean. Eskulanak ekainaren 5a arte egongo dira ikusgai. Erakusketa aretoa astelehenetik larunbatera irekitzen dute: astelehenetik ostiralera 09:30etik 13:30era eta 15:00etatik 21:00etara eta larunbatetan 10:00etatik 13:30era.