Kalebarrenen zaharberritzea aurrera doa. Duela hilabete batzuk Kalebarren 2ko obra bukatu zen eta Sutobal enpresak Forjas eremuko lehen etxebizitzak eraikitzeari ekin dio. Gainera, gaur goizean Kortaberri tabernako eraikina bota dute. Horra hor Gotzon Aranburuk eraistearen irudiekin prestatutako bideoa eta tabernaren fatxada erori den uneko bideoa.
Kortaberri taberna Zumarragako taberna ospetsuenetakoa izan zen. Kortaberri tabernari buruzko erreportajea irakurtzeko, sakatu hemen.