Realak denboraldiko hamar argazki hautatzeko eskatu dio Mikel Oiartzabal kapitaniari eta horietako bat Mitxel Badiola urretxuarrari eskaini dio. Badiolaren heriotza oso gogorra izan zela esan du. “Mundu guztiak aprezioa eta maitasun handia zion, asko irakatsi zigulako eta asko lagundu zigulako gazteak ginenean. Egiten zuen lanak, jokalariak sortzetik harago zen. Pertsonak hezten zituen. Erreminta asko ematen zituen”.