Jon Zaldua zumarragarrak gazte mailako euskal pentatloi txapelketan parte hartu du, lehenengoz. Zalduak Jakes Iruretagoienarekin neurtu ditu indarrak, Tolosako zezen plazan. Iruretagoiena zarauztarra nagusitu da, baina Zalduak lan ona egin du. 22 segundo gehiago behar izan ditu lana bukatzeko. 63 kiloko bola zortzi aldiz altxatu dute, 250 kiloko harriarekin plaza bat egin dute, kana erdikoa ebaki dute, 35 kiloko txingekin hiru plaza egin dituzte eta zezen plazari 10 itzuli eman dizkiote korrika (kilometro bat). Iruretagoienak 12 minutu eta 55 segundo behar izan ditu eta Zalduak 13 minutu eta 17 segundo. Bera eta bere inguruko guztiak “oso pozik” daude egindako lanarekin.
Gazte mailakoen euskal pentatloi txapelketa bigarren mailako finalen baitan antolatu da. Hala, jaialdi berean emakumezkoen bigarren mailako finala eta gizonezkoen bigarren mailako finala jokatu dira.