Angeles Terroso Mateos zumarragarrak 100 urte bete zituen atzo. Hori dela eta, Arantxa Gonzalez Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak lore sorta bat eta Antioko irudi pertsonalizatua oparitu dizkio, zumarragar guztien izenean.
Angelesek asko hitz egin du omenaldian. Bere bizitzaren berri eman du, senarraren heriotzagatik markatua. Senarra semeak hilabete bat zuenean hil zitzaion eta garai hartan oraindik ez zegoen alarguntza pentsiorik. Gogor lan egin behar izan zuen semea aurrera ateratzeko.
Osasun bikaina du bere adinerako. Berak irakurri du litografiako testua, betaurrekorik erabili gabe.
1924ko ekainaren 2an jaio zen Cacereseko Casas de don Gomez herrian. Duela hiru urte iritsi zen Zumarragara, semearekin eta errainarekin bizitzera. Bi biloba ditu.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide