![](https://www.otamotz.eus/site/files/2024/06/urteberri_eguna_irimo_mend.jpg)
Meaka-Irimo herri plataformak Irimon jarri nahi duten zentral eolikoaren aurkako ekitaldia antolatu du ostiral honetarako. Parte hartzaileak 20:00etan elkartuko dira, Trekutzen. Elkarrekin afalduko dute eta 21:00etan Irimo aldera abiatuko dira. 22:00etan tontorrean elkartuko dira eta 22:15etan ekitaldia egingo dute.