Zumarragako Soraluze kaleko merkatari eta ostalariek gozo-eltze (piñata) erraldoia egingo dute ostiralean, 18:00etan, Merkataritzaren Eguna ospatzeko. Nahi duten haur guztiek parte hartu ahal izango dute. Gozo-eltzeetako batzuen barruan gozokiak eta jostailu txikiak sartu dituzte.
Merkatari eta ostalariek gozo-eltze ikusgarriak egin dituzte. Tamaina handikoak dira eta Soraluze kaleko denda eta tabernetan saltzen dituzten produktuen itxura dute. Egunotan erakusleihoetan ikusgai egongo dira.