Gaur Merkatarien Eguna da eta bi herrietako denda askotan ekitaldiak antolatu dituzte, herriko denden garrantzia aldarrikatzeko eta herritarrekin harremana estutzeko. Maddi Lete Iturbe ekintzaile gazte urretxuarrak, adibidez, bere gozogintza proiektu berria aurkeztu du bihar Laket tabernaren kanpoaldean (Lua by Maddi’s). Mentxu y Yone eta Oskarbi dendek, berriz, haurrentzako ekintza antolatu dute: haurrek beraien zapatilak apaindu dituzte, kolore ezberdinetako lokarri eta plastiko zatiekin. Soraluze kaleko merkatariek gozo-eltze (piñata) erraldoiak egin dituzte. Gozo-eltzeen barruan gozokiak eta jostailu txikiak sartu dituzte. Ekimenak sekulako arrakasta izan du. Hitzordua 18:00etan zen eta ordu erdi lehenago haurrak gozo-eltzeen ondoan zain zeuden.